Amenabarren 'Mientras dure la guerra' pelikula emango dute asteburuan Aita Marin

Baleike 2019ko urr. 18a, 15:19

Pelikula ohiko ordutegian emango dute: gaur, 22:15ean; larunbatean 19:30ean eta 22:15ean; eta igandean eta astelehenean, 19:30ean.

Miguel de Unamuno idazlea Espainiako altxamendu militarraren alde agertu da publikoki; 1936ko uda da. Ondorioz, Salamancako Unibertsitateko errektore kargutik kendu du gobernu errepublikanoak. Bitartean, Franco boterea hartzen ari da. Unamunoren lagun batzuk espetxeratuko dituzte, eta hark hasieran zuen jarrera zalantzan jarriko du.