Madrileko mobilizazioetan parte hartu du Zumaiako pentsiodunen talde batek

Baleike 2019ko urr. 16a, 12:39

Pentsio duinen aldeko borrokak ez du etenik, eta gaur egun handia dute Madrilen: manifestazioa eta elkarretaratzea egingo dute Espainiako hiriburuan. 

Bertan da Zumaiako jubilatuen eta pentsiodunen 20 laguneko ordezkaritza mobilizazio hauetan parte hartzen. Autobusez egin dute Madrilerako bidaia. Argazkian, Hego Euskal Herritik eta espainiar estatutik joandako beste lagunekin ageri dira zumaiarrak. Iparra gazte mugimenduko kide batzuek ere bat egin dute mobilizazioekin. 

Pentsio publiko duinak lortzea da Madrilera egindako bidaiaren helburua. Duela 21 hilabete, astero, egiten ari diren mobilizazioen segida da gaurkoa.