Altsasuko gazteen askatasuna eskatu dute gaur Zumaian

Baleike 2019ko urr. 10a, 21:24

Espainiako Auzitegi Gorenak Altsasuko zazpi gazteren espetxe zigorrak berretsi ondoren, gazte hauen aldeko askatasuna eskatu dute gaur arratsaldean Zumaian.

Atzo jakinarazi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak Altsasuko auziaren berrikuspenaren ebazpena. Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorrak murriztu zituen arren, gazteek kartzelan jarraitu beharko dute. 

Erribera kalean, magnolioaren aurrean, elkarretaratu da hainbat herritar Etxera. Altsasukoak aske leloa zeraman pankartaren inguruan. Handik manifestazioan atera dira; Erribera kalea zeharkatu dute Beheko plazaraino. Ekintza Kofradiako plazatxoan bukatu dute.