Gipuzkoako erresidentzien martxa Zumaiara helduko da bihar

Baleike 2019ko urr. 8a, 14:46

Gipuzkoako erresidentzietako langileek astelehenean abiatu zuten Gipuzkoa mailan egingo duten martxa. Ekimena Zumaiara helduko da bihar. Langileek 100 egun baino gehiago daramatzate greban lan hitzarmenaren alde.

Gipuzkoako erresidentzietako langileek 100 egun baino gehiago daramatzate greban lan hitzarmenaren alde. Grebalariek "emakume izateagatik pairatzen duten soldata arrakala" salatu nahi dute martxa hauen bidez. “Argi daukagu zergatik gertatzen ari den hau gatazka honetan, zaintza historikoki emakumeok egin dugun lana izan delako, etxean eta inongo soldatarik jaso gabe gainera. Gaur egun gizonezkoak lanean ari diren sektore pribatizatuekiko %30eko soldata arrakala pairatzen dugu, 6.000 euro gutxiago urtean, emakume izate soilagatik”, adierazi dute ELA sindikatutik.

Gaineratu dute Gipuzkoako zaharren egoitzetako eta eguneko zentroetako 5.000 langileren lan baldintzak arautzeko negoziazioaren defentsan ari direla. "2017an ekin zitzaion negoziazioari, orain dela bi urte; gaur egun, oraindik ere, egoera hankaz gora dago".

Bihar, Zumaiako Otezuri aurrean elkartuko dira 10.00etan eta han 30 minutuko elkarretaratzea egin ostean Zarautzera joango dira grebalariak. Zarautzen ere Maria Etxetxiki zentroan egingo dute topaketa.