Helene Alberdik irabazi du distantzia erdiko Bilboko Triatloia

Baleike 2019ko urr. 5a, 18:04
Helene Alberdi Bilboko proban. (@triatlonchannel)

Helene Alberdi (4:16:07) triatleta izan da nagusi gaur goizean Bilbon, distantzia erdiko triatloi proban. Dolça Olle katalana (4:23:35) sailkatu da bigarren, eta Jenny Nilson suediarra (4.36.56) hirugarren. Ia lasterketa osoan aurretik joan da Olle, baina Alberdi orpoz orpo izan du, eta korrikaldiko lehen 10 kilometroak egin ostean, aurrea hartu dio zumaiarrak eta alde nabarmenarekin helmugaratu da.