Kauldi Odriozola Lau Nazioak txapelketa jokatzeko zerrendan sartu du Espainiako hautatzaileak

Baleike 2019ko urr. 4a, 12:45

Jordi Ribera Espainiako eskubaloi taldeko entrenatzaileak atzo eman zuen jakitera Lau Nazioak txapelketara eramango dituen 16 jokalarien zerrenda. Txapelketa Argentinan jokatuko da urriaren 23tik 25era.

Beste behin ere Espainiako hautatzailearen deia jaso du Kauldi Odriozola Bidasoako jokariak. Denboraldia ezin hobeto hasi du Irungo taldeak, eta Odriozolaren garapena ere bide onetik doa. Gauzak horrela, ez da harritzekoa izan zumaiarraren hautaketa.

Atzo bertan eman zuen jakitera Jordi Ribera hautatzaileak Argentinan jokatuko den Lau Nazioak txapelketarako 16 jokalarien zerrenda. Txapelketa urriaren 23tik 25era jokatuko da Argentinako San Juan hirian. Lehenengo partida urriaren 23an bertan izango dute Poloniaren aurka. Egun bat beranduago Errusia izango dute aurkari, eta urriaren 25ean, etxeko taldearen aurka neurtu beharko dituzte indarrak.