Flysch Trail elkarteak harraldea garbitu du, Salomonekin elkarlanean

Baleike 2019ko urr. 1a, 12:23

Guztira, 280 kilo zabor bildu zituzten igandean, Sakoneta eta Algorri arteko arraldean. 

Flysch Trail elkarteak Salomonekin elkarlanean antolatuta, harraldea garbitzen aritu ziren igandean 40 pertsona. Sakoneta eta Algorri arteko ibilbidea egin zuten oinez, dron eta guzti, eta 280 kilo hondakin bildu zituzten.