Zelai talasoterapiak emandako bi lagunentzako zirkuitua zozkatuko dugu bazkideen artean

Baleike 2019ko urr. 1a, 11:12

Aste honetan, talasoterapiako zirkuiturako bi lagunentzako sarrera eskuratu ahal izango dute bazkideek. Ostegun goizean aterako dugu saridunaren izena. 

Baleikeko bazkide izateak hainbat abantaila eskaintzen ditu, horien artean, Zumaiako establezimenduek emandako produktu edota zerbitzuen zozketak. Aste honetan, Zelai talasoterapiak emandako bi lagunentzako zirkuiturako sarrera eskuratu ahal izango dute bazkideek. Ostegun goizera arte izango da parte hartzeko aukera, hemen. Zorte on!