Astelehenean eta asteartean Arritokieta kalean trafiko aldaketak egongo dira grabazio lanengatik

Baleike 2019ko ira. 28a, 12:30

Imanol Rayok zuzentzen duen Hil kanpaiak filma grabatuko dute hilerrian eta Arritokieta ermita inguruan.

Datorren astelehenean eta asteartean, Imanol Rayo film zuzendariaren Hil kanpaiak pelikularako grabaketa lanak egongo dira Arritokieta ermita inguruan eta hilerrian. Hori dela eta, bi egun horietan, gehienez 2 minutu iraungo duen semaforo batekin aldizkako etenak egongo dira Arritokieta kalean. 

Asteartean, gainera, 15:00etatik 19:00etara bitartean, kalea guztiz moztuta egongo da bide erdian kamera eta lan-taldeko kideak egongo direlako.