Txinan jokatuko den Munduko txapelketarako prestaketa lanetan ari da Irati Osa

Baleike 2019ko ira. 27a, 13:55

Espainiako selekzioarekin kontzentratuta aurkitzen da Irati Osa piraguista Madrilen. Urriaren 18an eta 20an lehiatuko da zumaiarra K1 eta K2 modalitateetan.

Urrian Txinan jokatuko duten Munduko txapelketarako prestaketa lanetan aurkitzen da aste honetan Irati Osa piraguista. Momentu honetan Espainiako selekzioarekin kontzentratuta dago Madrilen, datorren hilabetean jokatuko duten Munduko txapelketarako entrenatzen.

Hain zuzen, urriaren 12an aterako da Hondarribiako aireportutik zumaiarra, eta Madrilen egingo du geldialdia selekzioko gainerako kirolariekin elkartzeko. Handik Txinara bidaiatuko dute. Osak bi probatan hartuko du parte: K1ean eta K2an.

Zumaiarra 23 urtez azpiko K1eko proban lehiatuko da lehenengo urriaren 18an. Handik bi egunera, berriz, senior mailan, K2an arituko da Cuencako piraguismo taldekoa den Arantza Toledorekin.