Trafikoan eta autobus zerbitzuan aldaketak izango dira bihar III. Euskal Kosta Krosa dela eta

Baleike 2019ko ira. 27a, 11:15

Lurraldebusek jakinarazi duenez, N-634 errepidea moztuta egongo da Zumaia eta Zarautz artean arratsaldeko 16:00etatik 19:00era. Horrenbestez, autobus zerbitzuak Meaga gainetik egingo dira eta ibilbidea aldatuko dute Zarautzen. 

Getarian hasi eta amaituko den III. Euskal Kosta Krosak eragina izango du bihar bai trafikoan bai garraio publikoan ere. Hala, N-634 errepidea itxi egingo dute Zarauztik Zumaiara, bi noranzkoetan, 16:00etatik 19:00etara. Horrenbestez, autobus zerbitzuan aldaketak izango dira.

Zumaia - Donostia

Zumaiatik ​16:30ean​, ​17:30ean, 18:30ean (UK09), 16:55ean, 17:55ean (UK10) eta 17:15ean (UK11) abiatzen diren zerbitzuak Patxita Etxezarretako geralekutik irtengo dira, eta Meaga gainetik jarraituko dute Zarautzerantz. Autobusek ez dituzte ohiko geralekuak egingo Zarautzen. Horrela, Bizkaia Kalea​k Argiko geralekua ordezkatuko du, kiroldegiaren biribilgunea​k Sanz Eneako geralekua eta suhiltzaileen biribilguneak San Pelaioko geralekua.

Donostia - Zumaia

Donostiatik ​16:00etan, 17:00etan, 18:00etan (UK09), 16:55ean, 17:55ean (UK10) eta 16:00etan (UK11),​ abiatzen diren zerbitzuak, Zarauzko geralekuetan gelditu ondoren, Meaga gainetik jarraituko dute Zumaiarantz. Kasu honetan ere, goian aipatutako geralekuak egingo dituzte autobusek Zarautzen.

Zerbitzu bereziak Getaria eta Zarautz artean

Getaria eta Zarautz artean zerbitzu bereziak ipiniko ditu Lurraldebusek. Hau izango da ordutegia:

  • Getaria - Zarautz: 16:20, 16:45, 17:05, 17:20, 17:45 eta 18:20.
  • Zarautz - Getaria: 16:35, 16:55, 17:30, 17:55, 18:30 eta 18:55.

Zarautzen errepide mozketak

Arratsaldeko 15:30etik 19:30ra, Zarauzko Nafarroa kalea (N-634) trafikorako moztuta egongo da bi noranzkoetan. Hori dela eta, barrualdetik zirkulatu beharko da (Iritako biribilgunea-Zubiaurre Zahar-Maria Etxetxiki-Araba-Urdaneta-Bizkaia-San Inazio).