Xabier Kalparsoro gogoratzeko ekitaldiak izango dira bihar

Baleike 2019ko ira. 26a, 14:00

Ekitaldi nagusia labarrean egingo dute, 19:00etan.

Xabier Kalparsororen heriotzaren 26. urteurrenaren harira, bi ekintza egingo dira bihar Zumaian. Alde batetik, ekitaldi nagusia egingo da labarrean, 19:00etan, eta ondoren, magnolioan, hileko azken ostiraletan egiten den moduan, elkarretaratzea egingo dute, 20:00etan.