Samielak ospatuko dira asteburuan Artadin

Baleike 2019ko ira. 26a, 11:00

Udalak autobus zerbitzua jarri du Artadira joateko. Patxita Etxezarretatik aterako da ordutegi tarte horietan ordu erdiro: larunbatean, 11:30etatik 14:30etara eta 16:00etatik 21:00etara, eta igandean 10:00etatik 14:30etara eta 16:00etatik 20:00etara. 

Irailaren 28an eta 29an, larunbatean eta igandean, ospatuko dira aurtengo Samiel festak Artadi auzoan. Ohi den moduan, egitarau oparoa prestatu dute aurtengoan ere.

Larunbata, irailak 28 (Mikel Deunaren bezpera)
12:00. Zaldi proba Aitor Santa Klara eta Talaia Jatetxea
Herri Kirolak Jesus Mari Mujika eta Ugaitz Mugertza. Aizkolarien erakustaldia
Trikitilariak Izer eta Alabier
14:30. Auzoko eta elkarteko jubilatuen bazkaria
16:30. ARNO zezenak eta pottokak
18:00. AMONA JOXEPAREN ISTORIOAK Patata Tropikalaren eskutik
19:00. Sagardo dastaketa eta erromeria (Izer eta Alabier)

Igandea, irailak 29 (Mikel Deuna eguna)
11:00. Meza
12:00. Puzgarriak
12:00. Afizionatuen lehen mailako pilota partidua:
Exposito – A. Elizegi
Murua – Iruzustabarrena
13:00. Txakolin dastaketa
Bertsolariak Amets Arzallus eta Andoni Egaña
Trikitilariak Ion Ostolaza eta Rakel Pujana
16:30. ARNO zezenak eta pottokak
17:30. Bertsolarien 2. saioa Amets Arzallus eta Andoni Egaña
Puzgarriak
18:00. ARTADIKO XXI. TRIKITILARI GAZTEEN TXAPELKETA
Eneko Urkola eta Aiora Roteta
Janire Segurola eta Elaia Diaz
Araitz Etxaniz eta Enaitz Alberdi
Eider Garro eta Araitz Elizalde
Erromeria Ion Ostolaza eta Rakel Pujana

Autobus zerbitzua Patxita Etxezarretatik
Azken urteetan egin den moduan, aurten ere, autobus zerbitzua jarriko du martxan Zumaiako Udalak. Hala, bai larunbatean, bai igandean, ordu erdiroko maiztasunarekin, autobusa irtengo da Patxita Etxezarretako autobus geltokitik. Larunbateko ordutegia hau izango da: 11:30etatik 14:30etara eta 16:00etatik 21:00etara. Igandekoa, berriz, 10:00etatik 14:30etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Larunbat arratsaldean Euskal Krosa jokatuko da, hori dela eta, Estazioko biribilgunetik Artadiko bidegurutzera arte txandakako trafikoa egongo da, eta 16.15-18:30 bitartean atzerapen batzuk izan ditzake autobus zerbitzuak, 5-10 minutukoak gehienez.