Zabaldu dute Eskola Kirola ikastaroetan Xakean aritzeko izen-ematea

Datorren astelehenera arte, hilak 30, izango da matrikulatzeko aukera, 630937041 telefonora deituta edota zumaiakoxaketaldea@gmail.com helbidera mezu bat bidalita.

Aurten ere, KBI Zumaiako Xake Klubak umeentzako ikastaroak eskainiko ditu Eskola Kirola egitasmoaren baitan. Astearte eta asteazkenetan izango dira, urriaren 1etik urtarrilaren 29ra bitartean, 17:15 – 18:15 eta 18:15 – 19:15 orduetan. Ikastaroak 25 euro balio du.

Matrikula egin nahi dutenek hiru bide izango dituzte: ostiralean, aurrez aurre egin daiteke Beheko Plazako lokalean (Jubilatuetako lehenengo pisuan), 17:30etik 20:00era. Telefonoz ere aukera izango da 630937041 zenbakira deituta; baita e-postaz ere, zumaiakoxaketaldea@gmail.com helbidera mezu bat bidalita.