Pentsiodunak beste astelehen batez elkartu dira Saregileen plazan, pentsio duinak eskatzeko

Baleike 2019ko ira. 23a, 19:23

Astelehenero bezala, pentsio duinen aldeko protesta egiteko elkartu da herritar talde bat Saregileen plazan. 

Ia bi urte daramatzate pentsiodunek astero-astero beren aldarrikapenak kalera ateratzen. Gaur ere elkarretaratzea egin dute Saregileen plazan, pentsio duinak eskatzeko.