Agortu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-zortzirenetako saiorako sarrerak

Baleike 2019ko ira. 22a, 15:13

Aita Marin jokatuko da final-zortzirenetako saioa, 17:00etan. Leihatila irekiko badute ere, finaleko sarrerak soilik salduko dituzte. 

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako laugarren final-zortzirenetako saioa jokatuko da gaur arratsaldean Aita Marin, 17:00etan hasita. Ander Lizarralde, Beñat Jauregi, Gorka Maiz, Iñigo Gorostarzu, Jokin Bergara eta Unai Muñoa igoko dira oholtza gainera, eta Saroi Jauregik izango du gaiak jartzeko ardura. 

Sarrerak agortu dira dagoeneko, eta leihatila irekiko badute ere, finaleko saiorako sarrerak soilik salduko dituzte.