600 pertsona elkartu dira Olarro Eguneko herri bazkarian

Baleike 2019ko ira. 21a, 15:36

Jendetza ari da parte hartzen Olarro Egunerako antolatutako ekitaldietan. Horien artean, bazkari herrikoia izan da arrakastatsuena: hain zuzen ere, 500dik gora pertsona gerturatu dira Beheko plazan, olagarro paella dastatzera. Beheko plaza eta Markina Xemein abesbatzek ere bazkaritan hartu dituzte indarrak, Torreberriko aterpean. Hona hemen argazki batzuk.