Xiruren omenezko bizikleta irteera egingo du igandean Sastrakasek

Baleike 2019ko ira. 12a, 14:55

2017ko udan zendu zen Jose Manuel Azkue Xiruren omenezko bizikleta irteera egingo du Sastrakas mendiko bizikleta taldeak. 

Taldekideak goizeko 8:30ean abiatuko dira Lubaki kiroldegi paretik. Behin irteera bukatuta, hamaiketakoa izango dute. Ez da aurrez izena eman beharko.