Etzi zabalduko dute Gaztegunea guraso eta tutoreentzat

Baleike 2019ko ira. 9a, 11:22

Espazioaren funtzionamendua eta lan-taldea ezagutzeko, irekiera saioa egingo dute hezitzaileek asteazkenean.

Etzi, asteazkena, zabalduko dute Gaztegunea guraso eta tutoreentzat. Espazioaren funtzionamendua eta lan-taldea ezagutzeko asmoz, irekiera saioa egingo dute hezitzaileek lehen egun horretan. Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara zabalduko dute, eta azken orduan egingo dute bilera.
 
Nerabeentzat, aldiz, irailaren 12an eta 13an hasiko da ikasturtea. Hilaren 12an Bigarren Hezkuntzako lehen mailako edo 12 urteko gazteentzat soilik zabalduko dute, lehen aldiz bisitatuko baitute espazioa. Gainontzeko gazteek, 12 urtetik 17ra bitartekoek, hilaren 13an hasiko dute ikasturtea.
 
Argibideak jasotzeko edota hezitzaileekin harremanetan jartzeko, gaztegunezumaia@gmail.com helbidera idatzi edo 688-61 29 40 telefonora deitu daiteke. Gaztegunean antolatuko diren ekimenen berri izateko, aldiz, Instagram sare sozialean kontua sortu dute. 
 

Irailaren 16ko astetik aurrera honakoa izango da ordutegia:

Asteartetik ostegunera

17:00-20:00

Nerabe guztientzat

Ostiralak eta larunbatak

17:00-19:00

12-14 urteko gazteak

19:00-21:00

15-17 urteko gazteak

Igandeak (hilabetean bi)

17:00-18:45

12-14 urteko gazteak

18:45-20:30

15-17 urteko gazteak