Olharan eta Minvielle nagusi Zumaia Jai Alaieko lehen jardunaldian

Baleike 2019ko ira. 7a, 09:21

Aitzuri frontoian jokatu zuten atzo zesta puntako Zumaia Jai Alai txapelketako lehen jardunaldia. Profesionalen partidaz gain, afizionatu mailako partida ere izan zen.

Olharan eta Minvielle, Arbe eta Aymarren aurka aritu ziren final zortzirenetako lehen norgehiagokan. Hiru setetan erabaki zen partida Olharan eta Minvielleren alde (15-7, 11-15, 5-1).

Aurretik afizionatu mailako partida izan zen. Eduardo Agirre eta Unai Uranga zumaiarrek hiru set behar izan zituzten Donibaneren izenean jokatu zuten Zuloaga eta Eizagirreren aurka (8-12, 12-9, 3-5).

Datorren ostiralean jokatuko final zortzirenetako bigarren jardunaldia: Cosme Agirre eta Etxeto, Laduche eta Basqueren aurka arituko dira. Partida 22:00etan jokatuko dute. Sarrerak 10 euroan izango dira salgai Lubaki kiroldegian ostegunera arte.