'Haizearen egia' film laburreko grabaketak hasi dituzte

Baleike 2019ko abu. 31a, 15:30

Saharako herria eta Euskal Herri lotzen dituen ikus-entzunezkoa izango da. Zumaian izan ondoren, errefuxiatuen kanpalekuetan egingo dituzte grabaketak udazkenean.

Zumaiako Darahali elkartea eta Donostiako Maluta Filmsen eskutik, Ekain Albitek zuzendutako film laburraren lehen zatia grabatu zuten abuztuaren hasieran Itzurunen. Gaztea zela Euskal Herrira ikastera etorri, eta 18 urterekin errefuxiatuen kanpalekuetara itzuliko den Tahar gaztearen istorioa kontatzen du film laburrak.

Filmaren lehen zatia Zumaian grabatu ostean, urrian dute kanpalekuetara bidaia egiteko asmoa, han kokatzen diren eszenak grabatzera. Urte amaieraran estreinatzea espero dute egileek.