Adierazpen askatasunaren inaugurazioa, argazkitan

Baleike 2019ko abu. 30a, 12:30

Erribera kaleko pareta adierazpen askatasunaren txoko izendatu zuen atzo Kalea Guztiona Dak. Mokadutxoak eta edana eskaini bitartean, Dj Saldaren saioak girotu zuen iluntzea. Txiki Agirre 'Keixeta'-k ondutako zeramikazko pieza batez atondu zuten dagoeneko 98 muralen lekuko izan den txokoa. Hona hemen Bittor Bengoak ekitaldian egindako argazkiekin osatutako bilduma.