San Jose kaleko igogailuaren erabilera zehazteko bilera egingo du Udalak bizilagunekin

San Jose kaleko igogailuaren obren irudia. (Argazkia: Baleike.eus)

Irailaren 4an bilduko da Udala San Jose kaleko bizilagunekin, Beheko Plazako Gizarte Zentroan.

Udalak lanak amaitu bezain laster jarri nahi du martxan igogailua. Erabilera arauak adosteko, bizilagunekin bilduko da Udala datorren astean. Irailaren 4an izango da hitzordua, asteazkena, Hogarreko 2. solairuko aretoan, 19:00etan.