Slam Internationaux txapelketako finala jokatuko du gaur Iñaki Osa Goikoetxeak

Baleike 2019ko abu. 29a, 08:47
Txabi Inza.

Iñaki Osa Goikoetxeak eta Inzak Donibane Lohizunen jokatzen ari diren Slam Internationaux txapelketako finala jokatuko dute gaur Olha eta Minvielleren aurka. Partida 21:30ean izango da Campos Berri frontoian. 

Herenegun jokatu ziren txapelketako bigarren finalaurrekoak, eta Goikoetxeak Inzak bi setetan irabazi zieten Patxi Tambourindeguy eta Imanol Lopezi: 8-15 eta 14-15.

Goikoetxeak eta Inzak denboraldiko bigarren txapel handia eskuratzeko aukerak izango dituzte gaur. Denboraldi honetan bertan Miarritzeko Urrezko eskularrua irabazi dute.