Lopez eta Goikoetxea Internationaux txapelketako bigarren finalaurrekoan

Baleike 2019ko abu. 27a, 14:10

Donibane Lohizunen jokatzen ari diren Internationaux txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatuko dute gaur, 21:30ean hasita. Patxi Tambourindeguy eta Imanol Lopez, Iñaki Osa Goikoetxea eta Inzaren aurka arituko dira. 

Donibane Lohizuneko zesta punta denboraldiko zortzi pilotari onenek jokatzen duten txapelketa da hau. Uztailan eta abuztuan zehar lau master jokatu dira. Irabazleak Olha-Lopez (1. masterra), Goikoetxea-Inza (2. masterra), Patxi Tambourindeguy-Minvielle (3. masterra) eta Ithurria-Lekerika (4. masterra) izan da.

Gaurko finalaurrekoan jakingo da zer beste bikotek jokatuko duen jada sailkatuta dauden Olha eta Minvielleren aurka. Finala ostegunean jokatuko da.