Hondarrezko eskultura tailerra izango da bihar Santiago hondartzan

Baleike 2019ko abu. 27a, 11:34

Hondarra erabilita eskulturak egiten ikasteko tailerra izango da bihar, 11:00etatik 14:00etara.

Euria egingo balu, tailerra Torreberriko aterpean egingo dutela ohartarazi dute. Andoni Bastarrika azpeitiarrak gidatuko du saioa; haren eskutik, haurrek krokodiloak, dortokak zein izurdeak egiten ikasiko dute hondarra erabilita. 

Tailerrean parte hartzeko, ez da beharrezkoa izango aurrez izena ematea.