Sanbartolomeak 2019

Herri kirolek hartu dute Oikiako plaza San Bartolome jaietako igandean

Baleike 2019ko abu. 26a, 10:54

Oikiako sanbartolomeetako hirugarren eguna ospatu zuten atzo. Herri kirol jaialdia izan zen eguneko ekitaldi nagusia: lagun ugari gerturatu zen Oikiako plazara, harri-jasotzaileak, aizkolariak eta idi-probak ikustera. 

Mateo Koloma ta Hodei Iruretagoiena Izeta IV aritu ziren harri-jasotzen, eta Jexux Mari Mujika ta Aratz Mugertza aizkoran. Idi-probetan, Etxetxo nagusitu zen 52 plaza ta 5 zintarekin. Oliden, aldiz, 49 plaza eta 3 metroko marka egin zuen.

Haurrak izango dira bihar jaietako protagonistak: karrikotxe jaitsiera eta umeen bazkaria egingo dituzte. Arratsaldean, puzgarriez eta jolasez gozatzeko aukera izango dute etxeko txikienek.

Argazkiak: Eire Salegi.