Sanbartolomeak 2019

Jai giroan murgilduko da Oikia bihartik aurrera

Baleike 2019ko abu. 22a, 15:11
Iazko San Bartolome jaietako asto probetako irudia. (Argazkia: Baleike.eus)

Bihar hasi eta asteazkenera arte, San Bartolome jaiak ospatuko dituzte Oikian. Bost egunetarako egitarau oparoa antolatu dute.

Asteburua heltzearekin batera murgilduko da Oikia San Bartolome jaietan. Asteazkenera bitarte, askotariko egitarauaz gozatzeko aukera izango dute oikiarrek zein inguruko herrietakoek. 

Festek iraun bitartean, haurrei zuzendutako ekintzek, kirol jarduerek, erromeriek edota bertso saioek hartuko dute Oikia. 

Hona hemen jaietako egitaraua: 

Abuztuak 23, ostirala
11:30. Bertso poteoa Maddalen Arzallus eta Jexux Mari Irazurekin eta PINTXO LEHIAKETA
14:30. Herri Bazkaria frontoian
18:00. Asto probak. Peio Etxabe, Anjel Iruretagoiena, Valentin Eizagirre eta Ander Etxabe
22:30. Erromeria: Imuntzo eta Beloki

Abuztuak 24, larunbata (San Bartolome Eguna)
10:30. Meza
Ondoren, pilota partidak:
Larrañaga - Beristain vs Etxabe - Larrañaga // Zubiria - Aizpuru vs Larrañaga - Elizegi
18:00. Bertako baserrietako sagardoen dastaketa
22:00. Izer eta Alabierren erromeria
Ondoren, Berto Dj-a goizalderarte

Abuztuak 25, igandea
11:00. Meza
Ondoren, edadetuei omenaldia
12:30. Lopeneren animaliak
14:00. Herriko edadetuen bazkaria Muniosoron
18:00. Herri kirol jaialdia: Izeta IV eta Kortaberri harri jasotzen eta Mujika eta
Mugertza aizkoran
Ondoren, IDI DEMAK Etxetxo eta Olidenen idi pareekin
22:30. Kupela taldearekin erromeria

Abuztuak 27, asteartea
10:30. Jolasak eta aurpegi margoketa
12:30. XIII. Karrikotxe jeitsiera
14:00. Umeen Bazkaria
16:00. Atracciones Sanzen eskutik, puzgarriak eta jolasak
Ondoren, txokolatea nahi duen guztiarentzat
21:00. Dj Pajaritorekin dantzaldia goizalderarte

Abuztuak 28, asteazkena (San Agustin Eguna)
MOZORRO EGUNA: SAN FERGUSTIN, EGUN GUZTIN!!
10:30. Meza
Ondoren, prosezioa, txupinazoa, ezpata dantza, entzierroa
Giroa alaituz, egun osoan zehar Osto eta Ale
14:30. Herri Bazkaria
17:00. Pilota partidak frontoian
18:30. 2019ko bertso erronka: Getaria - Oikia
22.30 Fan & Go taldearekin erromeria
Gauerdian, Eskubeltz piroteknia
Ondoren, Probredeni