Irailaren 2an zabalduko da kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea

Baleike 2019ko abu. 19a, 14:12

Irailaren 30ean hasiko dira 2019/2020 kurtsoko ikastaroak abian. Ikastaro hauek abenduaren 20ra arte emango dira, eta izen-ematea irailaren 2an zabalduko dute Lubaki kiroldegian bertan.

Lehorreko nahiz uretako ikastaroak antolatu dituzte kiroldegiko arduradunek. Ikastaroak astelehenetik ostiralera eskainiko dira goizez zein arratsaldez eta adin guztietako zumaiarrek, bazkideek eta bazkide ez direnek ere parte hartu ahal izango dute.

Udaletik adierazi dutenez, iazko eskaintzarekin alderatuz, hainbat jarduera indartu egin dira. TRX ikastaroak arrakasta handia izan zuen pasa den sasoian, eta ordutegi aukera zabalagoa jarri dute inor kanpoan geratu ez dadin. Lehorreko aukerekin jarraituz, jada ohikoak bilakatu diren ikastaroak daude: GAP, Zumba, Total Training, Cycling eta Pilates.

Igeriketan ere badira berrikuntzak: antxoa eta aingira haur igeriketa taldeek klaseak ostiraletan jasotzeko aukera izango dute. Izena emateko orduan zehaztu beharko da zein egunetan gauzatu nahi den jarduera. Horrez gain, helduentzako hastapeneko, hobekuntzako nahiz erdi mailako ikastaroak aurkitu daitezke zerrendan.

Jarraian aurki daiteke ikastaro hauen inguruko informazioa.

Neguko_ikastaroak_2020 by baleike on Scribd