Ehun lagun bi gurpilen gaineko poteoan

Baleike 2019ko abu. 17a, 14:45

Bizikleta gainean hasi dute Kuadrilla Eguna gazte ugarik. Beheko plazatik hasi eta tabernaz taberna herriko txokoak gurutzatuz egin dute poteoa.

Eguzkipean eta bi gurpilen gainean, Beheko plazatik hasi, eta herriko tabernak Kuadrilla Eguneko kolore biziz jantzi dituzte ehun lagunek. 

Torreberriko aterpean jarraituko du festak: kuadrillen arteko bazkaria egingo dute bertan. Kuadrillen arteko jolasak izango dituzte ondoren, Odietan.