Mugarrien ibilaldia

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Azkue Ibarbia 2019ko abu. 16a, 17:02

Ondo bidean, urriaren 12an, larunbatean, izango da.

Aurten 9. aldiz, mugarrien ibilaldia egingo dugu urriaren 12an. Egun osoan ttipi-ttapa, Zumaiako muga-lerroari jarraituko diogu eta hainbat mugarri ikusiko ditugu.

Urtero etortzen zaretenok, noizbait etorri izan zaretenok, inoiz etortzea pentsatu bai baina orain arte animatu ez zaretenok..., apunta agendan, eta entrenatzen hasi!