Juan Belmonte kaletik Talaimendirako eskilarak itxiko ditu Udalak

Baleike 2019ko abu. 14a, 15:10

Bidearen segurtasuna bermatzeko beharrezko hobekuntzak aztertuko dituztela jakinarazi dute. 

Herritarren segurtasuna bermatzeko, Juan Belmontetik Talaimendira igotzeko eskilarak itxiko ditu Udalak bidearen segurtasuna bermatzeko beharrezko hobekuntzak aztertu bitartean. Zehaztapen gehiago izan ahala jakinaraziko dute Udaletik.