Lorentzorik gabe ere festa egin dute San Lorenten

Urola Kostako Hitza 2019ko abu. 10a, 21:31

San Lorentzo egunez ospatu dute aurten ere Zestoa eta Zumaia arteko auzoko jai eguna. Umeak eta haientzako zezen txikiak eta poniak izan dira protagonista nagusiak.

Bustitik esnatu da San Lorentzo eguna eta euria lagun izan dute eguerdian San Lorenten, baina horrek ez du festa eragotzi.

Lorentzorik gabe, baina ondo ospatu dute santuaren eguna Zestoako eta Zumaiako auzoan. Ermitan ospatu duten mezaren ondoren, umeak eta haientzat jarri dituzten zezen txikiak eta poniak nagusi izan dira baselizaren atarian. Zimitorioan, berriz, euritik babestuta, helduek mokadutxoa egiteko aukerarik ez dute galdu.

Gaurko argazkiak hemen ikus daitezke.