Balizen kokapenaren inguruko saioa Tapa pala! bideo sortan

Baleike 2019ko abu. 9a, 09:21

40 urte baino gehiago dira lehen aldiz balizak jarri zituztela Eugenio Camiok (Getaria, 1948) eta Jose Manuel Etxabek (Getaria, 1949).

Getariako Arraun Elkarteko batzordean ibili dira gaztetatik, eta egun, 70 urte baino gehiago izanda, fin jarraitzen dute estropadetan ikusten ez den lana egiten.