Alde zaharrera ezingo da sartu autoz ostiral goizean Euskal Jai eguna dela eta

Baleike 2019ko abu. 7a, 11:24

Ostiral honetan, abuztuaren 9an, Euskal Jai eguna egingo da Zumaian. Ospakizunek izango dute eragina alde zaharrean.

Zumaiako Udaletik adierazi dutenez, ostiral goizean, 09:30etik 14:30era Angeles Sorazu kaletik gora trafikoa moztuta egongo da. Denbora epe horretan egingo da aparkatu inguruko kaleetan.