San Lorenteko jaiak egingo dira larunbatean

Baleike 2019ko abu. 6a, 17:52

Lorentzo Eguna ospatuko dute larunbat honetan, abuztuaren 10ean, Zumaia eta Zestoa artean dagoen San Lorenten. 

Goizeko 11:00etan bailarako hildakoen aldeko meza egingo dute. Eguerdiko 12:00etan umeentzako entzierroa izango da, eta ondoren ume jolasak, Lopene eta bere abereak eta txakolina eta pintxoak izango dituzte.