Kabra eta dontzeilen arrantza txapelketa egingo da ostegunean, Arrain txiki igandean

Baleike 2019ko abu. 6a, 17:45

Anade elkarteak antolatzen dituen bi arrantza txapelketa klasikoak egingo dira aste honetan. Ostegunean Kabra eta dontzeilen arrantza txapelketa egingo da, eta igandean Arrain txiki txapelketa.

Ostegun honetan egingo da kabra eta dontzeilen arrantza txapelketa, 7:30-12:00 ordutegian. Izenak emateko 636 282 232 telefonora dei daiteke. Gaur edo bihar 19:00etatik aurrera Anade elkarteko egoitzatik pasata ere eman daitezke izenak. 

Arrain txiki txapelketa, berriz, igandean egingo da, 10:00-13:00 ordutegian.