Indamendi Berria elkarteak eta San Juan Egoitzak esker ona adierazi diote elkarri

Baleike 2019ko abu. 5a, 17:07

Indamendi Berria elkarteak (Indamendi elkarteak hasiera batean) otordua prestatu izan die urtean behin San Juan Egoitzako egoiliarrei. Azaroan egin ohi dute dagoeneko ohikoa bihurtu den jatordua. 

Aurten 25 urte betetzen dira ohitura honekin hasi zirenetik, eta Xabier Iruretak margotutako koadro bat oparitzera hurreratu dira elkarteko kideak egoitzara. San Juan egoitzako ordezkariek ere bere esker ona adierazi nahi izan diete elkarteko lagunei, eta jatordu hauetako argazkiekin osatutako beste koadro bat erregalatu diete bueltan.