Itzurungo pilota txapelketako lehen partidak jokatuko dira gaur

Baleike 2019ko abu. 5a, 10:50

Itzurungo pilota txapelketako aurtengo edizioa gaur jarriko da martxan. Sei bikotek eman dute izena, eta ligaxkako lehen jardunaldia jokatuko da gaur.

Hiru partida hauek jokatuko dira gaur, 18:00etan hasita.

Kimetz Etxabe - Oier Unanue / Jokin Gorostola - Gaizka Mendizabal
Joakin Gorostola - Xabat Sasiain / Aitzol Oliden - Unai Antia
Josu Salegi - Aitor Aizpurua / Jose Luis Saizar - Iñigo Tumas

Asteazkenean, ordu berean, jokatuko da ligaxkako bigarren jardunaldia.