Zumaiako 35. Musika Jaialdia

ABBAren musika klarineteen galbahetik pasata

Baleike 2019ko uzt. 31a, 18:36

Gaur eguerdian eman zaio hasiera Zumaiako 35. Musika Jaialdiari. Iazko udazkenean Klarinete maratoiko laukote lehiaketa irabazi zuen Ganuxi taldearen saioarekin hasi da jaialdia. 

Klarinete laukote honek Forrest Gump, El padrino edo El rey leon pelikuletako musika jo du, hurrenez hurren, Mari kalean eman duen saioan. Hasteko, ABBA taldearen hiru abestiren moldaketa jo dute lau musikariek.