Zumaia bosgarren izan da Euskadiko traineru txapelketan

Baleike 2019ko uzt. 31a, 15:29

Euskadiko traineru txapelketa jokatu da gaur eguerdian Hondarribiko uretan. Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteko ontzi bat izan da lehian: emakumezkoen trainerua, hain zuzen ere. 

Gipuzkoako bost traineru eta Bizkaiko hiru izan dira txapelketako parte hartzaileak. Zumaia lehen txandan aritu da, eta Kike Manterolak entrenatzen dituen emakumeak hirugarren izan dira bere txandan, Hibaika eta Hondarribiaren atzetik. Atzean utzi du Isuntza. 

Sailkapen okorrean bosgarren izan da Zumaia, 11:36,26 denborarekin. Atzean utzi ditu bigarren txandan aritu diren Kaiku eta Ondarroa. Txapelketa, espero bezala, Oriok irabazi du, bigarren Donostia Arraun Lagunak izan da, hirugarren Hibaika, eta laugarren Hondarribia. 

Gizonezkoetan Hondarribia izan da irabazlea, Zierbena eta Santurtziren aurretik.