'Los 40 summer live' jaialdirako tren eta bus bereziak antolatu dituzte

Baleike 2019ko uzt. 29a, 16:18
Argazkia: Zarauzko Hitza

Euskotrenek treneko eta autobuseko gaueko zerbitzua eskainiko du uztailaren 30etik 31ra Zarautzen ospatuko den Los 40 Summer Live jaialdia dela eta. 

Lola Indigo, Beret edota Alfredo Garcia abeslariak izango dira 20:30etik aurrera Zarauzko malekoian. Behin kontzertuak amaituta, Zumaiara itzultzeko trenak izango dira 0:52an, 2:32an, 4:52an eta 6:32an. 

Autobus bereziak ere izango dira Zarautzen 00:30ean, 03:00etan eta 05:45ean. 

Hemen aurkitu daiteke informazio gehiago.