Ia 40 kayak ontzik jokatu dute Zumaia-Sakoneta-Zumaia proba

Baleike 2019ko uzt. 28a, 11:05

(Ainitze EgaƱa)

Atzo izan zen Gipuzkoako itsas kayak txapelketa, Zumaian. 12 kilometroko ibilbidea osatu zuten parte hartzaileek, sei kategoriatan banatuta. Zumaiako elkarteko hamabost kidek hartu zuten parte proban.

Atzo, uztailak 27, kayak ontziek hartu zituzten Zumaiako eta inguruko urak. Gipuzkoako itsas kayak txapelketa izan zen arratsaldean, eta 40 ontzitik gora ureratu ziren, Zumaia-Sakoneta-Zumaia proba jokatzeko. 12 kilometroko ibilbidea osatu zuten parte hartzaileek (10 ontzi tradizionalekin aritu zirenen kasuan), sei kategoriatan banatuta

Zumaiako Urola Itsas-Adar elkarteko hamabost kidek hartu zuten parte txapelketan; hain zuzen, Sara Rezolak, Maite Etxabek, Carmelo Txapartegik, Jon Lazkanok, Bernardo Floresek, Unai Illundainek, Raul Morenok, Vicente Royok, Unai Azkunek, Martin Egañak, Eñaut Aizpuruak, Oier Aizpuruak, Alex Lazkanok, Unai Casquerok eta Imanol Txapartegik.

Hona hemen kategoria bakoitzean nagusitu ziren parte hartzaileak:

  • Gizonezko seniorra: Ion Carballo (50:46:28), Pasaya Kayak
  • Gizonezko beteranoa (50 baino gutxiago): Oier Aizpurua (50:38:41), Zumaiako Urola Itsas-Adar
  • Gizonezko beteranoa (50 baino gehiago): Javier Lizancos (53:08:68), Fortuna
  • Emakumezko seniorra: Cristina Iraeta (67:51:81), Atletico San Sebastian
  • Gizonezko seniorra (bikoteka): Eneko Lopez eta Rafael Quevedo (48:08:57), Barrika
  • Emakumezko seniorra (bikoteka): Sara Rezola eta Maite Etxabe (67:01:18), Zumaiako Urola Itsas-Adar