Cor Virelai abesbatza valentziarrak kontzertua emango du gaur Komentuan

Baleike 2019ko uzt. 26a, 08:46

Quart de Poblet herri valentziarreko Cor Virelai abesbatzak kontzertua eskainiko du gaur Komentuan. Emanaldia 20:00etan hasiko da. 

Quart de Pobleteko Escola Coral Veus Juntes proiektu pedagogikoan 3 eta 8 urte bitarteko 200 neska-mutilek baino gehiagok hartzen dute parte, talde desberdinetan banatuta. Abesbatzako musika eta baloreak erakusteaz gain, kantuko ikasketak egiteko erremintak ere eskaintzen dizkiete haur eta gazte hauei. Proiektu honen burutzea da gaur Zumaian izango dugun Cor Virelai.