Zumaiako traineruek Lekeition dituzte bihar hitzorduak

Baleike 2019ko uzt. 24a, 17:39

Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteko bi traineruek, ETE ligakoak, eta KAE-1ekoak, estropadak izango dituzte bihar Lekeition. ETB-1ek emango ditu estropadak zuzenean. 

I. Uribarren Abaroa 150. urteurrena banderak jokatuko dira bi ligen kasuan. Emakumeen estropadak 11:30ean jokatuko dira, eta bi luzetara izango dira. Ondoren, 12:30etik aurrera, gizonezkoen estropadak jokatuko dira. Hauek lu luze egingo dituzte. 

Azken bi asteburuetan erakutsitako maila ona berretsi nahiko du emakumezkoen ontziak. Bi bandera irabazi ditu Telmo Deunek denbora honetan, Portugaleten lehena, eta Orion bigarrena. Lehen postuetan aritu eta beste banderaren bat irabazteko asmoarekin uretaratuko da. 

Gizonezkoen kasuan, emaitzak hobetu eta bigarren txandan sartzeko asmoa izango dute. Gaur egun bederatzigarren dira, eta lehen txandan egoteko lehian arituko dira.

Estropadak Euskal Telebistako lehen kateak emango ditu zuzenean.