Ordubateko Tikak eta Txorropotorsek irabazi dute areto futbol txapelketa

Baleike 2019ko uzt. 24a, 08:38

Areto futbol txapelketako finalak jokatu ziren atzo Lubaki kiroldegian. 

Kopako finalean, Txorropotorsek 2-1 emaitzarekin irabazi zion Taosa tabernari. Ligako finalean, berriz, Ordubateko Tika 7-2 emaitzarekin gailendu zitzaion Goikokale Teami. 

Gaur jokatuko dira 19. 7ko futboleko txapelketako finalak, 19:00etan hasita, Aita Marin. Txapelketa honetan 50 taldek hartu dute parte. Kopako finalean, Txikixa eta Drilers neurtuko dira, eta ligako finalean Txanela eta Los Bittors.