Zumaia-Sakoneta-Zumaia itsas kayak proba jokatuko da larunbatean

Baleike 2019ko uzt. 23a, 16:07

Piraguismoa itsasoan ere jokatzen da, eta horren erakusle da larunbatean jokatuko den Zumaia-Sakoneta-Zumaia itsas kayak proba. 

16:00etatik aurrera jokatu dute proba hau. Zumaiatik, Santiago ingurutik, abiatuko dira piraguistak, eta Sakoneta parean egongo den buiari buelta emanda, Zumaiara itzuliko dira. Guztira 12 kilometro egingo dituzte parte-hartzaileek; 10 kilometro ontzi tradizionalekin arituko direnek. Gipuzkoako itsas-kayak txapelketa ere jokatuko dute, ohikoa denez.

Behin proba amaituta, parrillada izango dute piraguistek zain.