Infinituari begira jarri zen atzo Beheko Plaza

Baleike 2019ko uzt. 21a, 17:41

Leok'k talde beteranoak kontzertua eman zuen atzo Beheko Plazan. Iaz ateratako Infinituari segika diskoa aurkeztu zuten atzoko emanaldian. 

Jende kopuru polita inguratu zen plazara Leok'k taldearen kontzertua entzutera. Talde hau Zestoan sortu zen 1968an, eta iaz bere 50. urteurrena ospatu zuen. Iazkoa da, baita ere, atzoko kontzertuan aurkeztu zuten diskoa, bere ibilbideko hirugarrena. Disko horretako abestiak jo zituzten, eta baita bertsioren bat edo beste.