Eskualdeko enpresek diru laguntzak jasoko dituzte eskualdeko langabeak kontratatzeko

Baleike 2019ko uzt. 20a, 10:00

Urola Kostako Udal Elkarteak diru laguntza deialdi bat egin du, eskualdeko enpresentzat, eskualdeko langabeak kontratatzeko. 214.500,00 euro emango dira diru-laguntzatan. Ekimen hau enplegua sustatzeko 2019ko planaren barruan kokatzen da eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatzen du.Eskabideak aurkezteko epea amaituko da 2019-09-20an.

Deialdi honen helburua da laguntza ekonomikoak ematea eskualdeko (Aia, Getaria, Orio, Zarautz edo Zumaiako) enpresa txiki eta ertainei, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsona langabeak kontratatzeko. Eskabideen balorazioan bereziki baloratuko dira emakumeak kontratatzen dituzten enpresen eskabideak, izan ere, 18 dirulaguntza gordeko dira emakumeak kontratatzen dituzten eskabideentzat eta gainerakoetan ere puntuazio handiagoa izango dute emakumeak kontratatzen dituzten eskabideek.

Honen berri eman du Urola Kostako Udal Elkarteak. Oinarriak, berriz, hemen daude.