Datorren ostiralean hasiko da aurtengo Dinastia Etxabe esku pilota txapelketa

Baleike 2019ko uzt. 20a, 09:00

Zumaiako udako kirol ekitaldi klasikoenetako baten ordua heldu da. Datorren ostiralean, uztailaren 26an, hasiko dira jokatzen 48. Dinastia Etxabe pilota txapelketako partidak, Aitzuri frontoian. 

Azken urteotan gertatu bezala, gazte eta 23 urtez azpiko pilotari onentsuenak lanean ikusteko aukera izango da Zumaiako pilotalekuan. Hasteko final zortzirenak jokatuko dituzte 23 urtez azpikoen mailan. Uztailaren 26an eta abuztuaren 2an izango dira lau norgehiagoka hauek. 

Partida hauetako irabazleak final laurdenetara pasako dira. Fase honetan hasiko dira jokatzen gazte mailako pilotariak ere. Finalaurrekoak abuztuaren 19an eta 22an jokatuko dira, eta finalak abuztuaren 29an. 

Kartelean ikus daitezke jokatuko diren partidak.